Noticias

 

Oraindik bi herritan soilik bukatu den arren organikoa bereizteko KIT-en banaketa, lau astetan 30.000 kilo organiko jaso dira

Lea-Artibai Amankomunazgoak herritarrak .zoriondu nahi ditu, hondakin organikoa ere bereizteko sistema berriaren aurren ematen ari diren erantzuna bikaina izaten ari delako. Etxez etxe dabiltzan hezitzaileei harrera ona emateaz gain, etxeetatik organikoaren sailkapena oso ondo bideratzen ari da kontenedore marroietara eta berrikuntza hau martxa onean doa herritar guztiei esker.

Dagoeneko Ondarroan eta Berriatuan etxez etxeko banaketa burutu egin da, eta hauek dira jasotako datuak: 

KIT-a JASO DUTEN ETXEBIZITZAK 
BERRIATUA 158         ONDARROA 2301      

AUTO eta AUZOKONPOSTA EGITEN DUTENAK 
BERRIATUA 54         ONDARROA 0    

KIT-a JASOTZEKO FALTA DIRENAK
BERRIATUA 160        ONDARROA 1.187   

• Berriatuan, hiru fasetan banatutako KIT kopurua 158 izan da.
Hortaz aparte, auzo eta autokonposta 54 etxebizitzetan egiten da.

• Ondarroako Hiru fasetan banatutako KIT kopurua 2.301 izan dira.
Hurrengo pausua interesik ez duten edo kontaktatu ez diren 1.187 etxebizitzekin harremanetan jarriko dira datozen hilabeteetan eurek ere proiektuan parte har dezaten. 
Orotara hilabete honetan 2.477 KIT banatu dira. Rakel Elu Bengoetxea Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak lehen emaitza hauen balorazio oso positiboa egin du: “Beste herrietako emaitzak zeintzuk diren jakiteko zain gauden arren, bide honetatik jarraituta eskualdean gaikako sailkapena indartu egingo dugu”. Eluk adierazi duenez, “pilotu moduan abiatu den proiektu hau eredu bihurtuko da Bizkaian”.

Edukiontzi berriak

Ondarroako alde zaharreko edukiontziak datozen egunetan aldatu egingo dira eta pedala dituzten edukiontzi barriak jarriko dira. Bestalde, alde zaharreko lau kokagunetan (Kalandi 5, Kalandi 35, Artaleku eta Musika plaza) organiko batzeko edukiontzia jarriko da ere.
Lekeition banaketaren bigarren fasea hasi da. Santo Tomas egunean, Independentzia plazan, kit-ak banatzeko karpa jarriko da, nahi duenak eskura dezan organiko banatzeko kit-a. Honez gain, abenduaren 27, 28 eta 29an ere karpak egongo dira udalerriko hainbat tokitan. Urtarrilean berriz, Etxebarria, Markiña Xemein eta Ziortza-Bolibarren hasiko dira hezitzaileak etxez-etxeko banaketarekin.

Papera eta kartoia batzeko orain arte zeuden edukiontziak berritu egin ditu Amankomunazgoak. Berriatua, Ondarroa eta Lekeitioko guztiak aldatu dira dagoeneko hauen ostean, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarren ere aldaketak egingo dira. Horien ostean, errefusaren kontenedore berriak (grisak) ipiniko dira.
Hemendik aurrera ere, kanpaina indartzen jarraitzeko ahalegina egingo du Amankomunazgoak. Horretarako, besteak beste, urtarrilaren 13an, Ondarroako Alamedan, Kit-ak eskuratzeko karpa egongo da goiz eta arratsaldez, oraindik jaso ez dutenek hartzeko aukera izan dezaten. Berriatuan aldiz, KIT-a jaso ez duten 160  etxebizitzekin harremanetan jartzea izango da, datozen hilabeteetan beraiek ere proiektuan parte hartzera animatzeko. Gainontzeko herrietan ere, kanpaina indartzeko premia egongo balitz beharrezkoak diren ekintzak diseinatzeko asmoa dauka Amankomunazgoak.

Lurretik lurrera kanpainak baina ez da hasiera honetan geldituko eta maiatza eta ekaina aldera beste kanpaina indartsu bat egitea aurreikusten du Amankomunazgoak.

Nota de prensa (PDF 72KB)