Noticias

 
Lea Artibai Amankomunazgoa, UTE BILKETA 2017 eta Sondikako famili batek, “tapoiak solidarioak” batzeko egitasmoa elkarlanean martxan jarrik dute. Tapoien salmentatik ateratako dirua Ataxia de Friedreich gaixotasuna arraroaren ikerketarako erabiliko da, Sondikako familia baten eskariari jarraituz. “Ataxia de Freidreich” izeneko gaixotasuna degeneratiboa eta hereditarioa da eta 35 pertsonari eragiten dio Euskal Autonomi Erkidegoan. Gaixotasunak pertsonaren autonomia galarazten du, desplazatzeko gurpildun aulki bat behar izan arte eta gaur egun ez du sendabiderik.

Hartutako konpromisoen artean Lea Artibai Amankomunazgoa Amankomunazgoko eragileekin harremanetan jarriko da, tapoien bilketa pilak batzeko sisteman sartzeko. UTE BILKETA 2017 enpresari dagokionez, urtean behin edo birritan, Andonegin bildutako tapoiak Txorierriko Amankomunazgoak duen almazenera eramango ditu. Tapoiak Andonegira eramango dira eta bertan pilatu: eta ostean Txorierriko Amankomunazgoa arduratuko da horien salmenta gauzatzen eta bildutako dirua Ataxia de Friedreich gaixotasunari buruzko ikerketak egiteko bideratuko da.

Rakel Elu Bengoetxea lehendakariak adierazi duenez, “gure eskualdean ugariak dira elkartasunezko ekimenak. Tapoi bilketa solidarioa egiteko proposamena jaso genuenean argi izan genuen guk ere lagundu genezakeela”. Eluk espero du “ekimen hauei esker herritarrek kontzientzia hartzea, eta gaixotasun arraroez gain, birziklapenean ere denok egin behar dugula gure ahalegina”.

Argazkian: Rakel Elu Bengoetxea Amankomunazgoko lehendakaria, UTE BILKETA 2017ko arduradun Eladio Orive, eta Sondikako sendiko Irune Pardo eta Dani Belza osaba-izebak.