Albisteak

 

12-21 urteko gazteen gurasoek dituzten beharrei erantzuteko formazio saioak antolatu ditu Lea Artibaiko Amankomunazgoak datozen asteetan. Mota ezberdinetako adikzioez eta sexualitateaz jardungo da bost saio ezberdinetan.

Jakina da, nerabetan arazo berriekin hasten direla, eta gurasoak sarri askotan ez direla gai izaten edota zalantzak izaten dituztela egoerari tamainaz aurre egiteko. Amankomunazgoak uste du garai honi behar den besteko formazio eta bitartekoak eskaini behar zaizkiola eta ahal den neurrian osatu eta hobetu beharra dagoela. Amankomunazgoak gurasoen beharretatik abiatuta garrantzia eman nahi izan dio garai honi datozen formazioekin.

EDIRENgo psikologoek eskainiko dituzte saio hauek, gazteleraz. Ordutegia kasu guztietan 17:30-19:30 izango da. Izena emateko 946169078 telefonoaren bitartez eta prebentzioa@lea-artibai.org emailaren bitartez

Hauek izango dira datozen datak:

  • Lekeitio: Kultur Etxean 2018ko Otsailak 21, 28  eta martxoak 7, 14, 21
  • Markina-Xemeinen: Lea Artibai Amankomunazgoan 2018ko Otsailak 14, 21, 28 eta martxoak 7,14
  • Ondarroan: Kofradia Zaharrean. 2018ko Martxoak 13, 20,  eta apirilak 10, 17 eta 24

Bestetik, Etxebarrin ere gurasoentzako formazio hiru saio egingo dira 6-12 urteko haurren gurasoei zuzenduta. Otsailak 12, 19 eta 26 izango dira Kultur Etxean,  17:00etatik 19:00etara. Izena emateko Lea Artibai Amankomunazgoan.

Informazio gehiago:

Prentsa oharra (PDF 43,9KB)

Gazteen gurasoentzako formazioa (PDF 125KB)

6-12 urteko seme-alaben gurasoei formazio-saioak (PDF 103KB)