Albisteak

 
  • Menpeko pertsonak zaintzen dituzten familiakoei zuzenduta laguntza saioak antolatu ditu Lea Artibai Amankomunazgoak 2019 osorako.
  • Zaintzaileei laguntzeko zerbitzuaren barruan kokatzen da ekimena.

Laguntza psikologiko talde bat da beharra duten senideentzat hamabost egunean behin. Bizitzen Elkargoko psikologo batek lagunduta dira saioak, eta zaintzak suposatzen duen gainkarga konpartitu, zein gauza dauden komunean, nola sentitzen garen eta nola egin diezaiekegun aurre izango dira landuko diren gaiak.

Rakel Elu Bengoetxeak lehendakariak esandakoaren arabera, “inolako espezializaziorik ez duten herritarrek zama izugarria jasan behar izaten dute askotan, eta Amankomunazgoaren asmoa da zama hori arintzen laguntzea. Taldean lan eginez, gaian trebatua den psikologo batek lagunduko digu gure egoera hobe ulertu eta aurrera begirako erronkei aurre egiten. Amankomunazgoak urteak daramatza ekimen honekin eta familia zaintzaileek eurek oso positibotzat baloratuta, jarraitzen du hiru udalerrietan, hau da, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan.

Parte hartzeko herriko gizarte langilearekin elkarrizketa bat eduki behar da, senideek betetzen dituzten baldintzak ikusteko, eta horren arabera aholkua emateko. Norbere herriko oinarrizko gizarte zerbitzuen sailean eskatu beharko da hitzordua. Banakako laguntza ere jaso daiteke, baina edozein modutan, gizarte langileak erabakiko du.

Hamabostean behin izango da 17:00etatik 19:00etara. Ondarroan Maskulo Etxean martitzenetan, Lekeition Jubilatuen Elkartean egunetan eta Markina-Xemeinen Amankomunazgoan (Patrokua Jauregian) eguenetan. Beste udalerrietako familia zaintzaileek ere (Berriatua, Etxebarria, Ispaster eta Ziortza-Bolibar) parte hartu ahal izango dute.

Datozen saioak otsailaren 7an eta 21ean izango dira Markina-Xemeinen, Lekeition urtarrilaren 31 eta otsailak 28 eta Ondarroan otsailaren 5ean eta 19an. Informazio gehiago behar izanez gero 94 616 85 58-ra deitu daiteke edo Amankomunazgoaren egoitzara zuzenean hurbildu.

Programa (PDF 332KB)