Albisteak

 

Azkeneko datuak jada eskuratuta, Lea Artibaiko Amankomunazgoak herritarrak zoriondu nahi ditu organikoa bereizteko hartutako konpromisoagatik. Hamar herritarretik zazpik  egingo dute konposta,  auzo edo auto konpostagailuen bitartez zein edukiontzi marroia erabilita.

Azaro eta urtarrilaren artean 9.340 etxebizitza bisitatu dituzte Amankomunazgoko langileek, eta horietatik 6.039-k hartu dute organikoa bereizteko konpromisoa. Horiei aurretik euren etxeetan auzo/auto konposta egiten zuten 540 familiak gehituta, 6.579 dira eskualde osoan organikoa bereizten duten herritarrak. 
    

 *Bisitatutako etxebizitzak:  hirigunean dauden etxebizitzak soilik bisitatu dira, edukiontzi marroiaren bidez organikoa kudeatzeko potentzialak direnak soilik. Baserri eta etxebizitza bakartuentzat autokonpostagailuen bitartez egitea gomendatzen da.

**Familia hauek bi edo hiru urte daratzamate konposta egiten. Gehienek orain arteko sisteman jarraituko dute, gutxi batzuk edukiontzietara igaroko diren arren.

***Bisitatutako etxebizitzen arabera banatutako KIT portzentaia kalkulatu da.

****Organikoaren kudeaketa egiten ari diren familiak: KIT eta kontenedore marroiaren bidez + Auzo-auto konpostajearen bidez.

Datuak onak  direla adierazi du Rakel Elu Bengoetxea Amankomunzgoko lehendakariak: “Erakutsi da etxez etxe, kontzientziazio lan on bat egiten bada, emaitza oso onak eskuratu daitezkeela eta denon artean lortu dezakegula birziklapen maila altuetara iristea. Bizkaiko gainontzeko eskualdeetan zabaltzeko eredua izan daiteke gure eskualdea, eta Aldundiari gure esku dagoen laguntza emateko prest gaude.”

 

Urtean gutxienez 34.000€ aurreztuko dira kanon-ean

Orain arte jasotako datuen arabera, astean bataz besteko 16 tona organiko jaso da herri guztietan. Lehen datuek emaitza oso positiboak erakusten dituzten arren, ez da ahaztu behar, hasieran gaudela, eta herritarren ohiturak aldatzea kostatu egiten dela. Beraz, bi hiru hilabeteetan organikoaren bilketa kopuruak gora egitea espero du Lea Artibai Amankomunazgoak.

Zabor tasetan errefus (kontenedore grisa)  tonagatik 95€ ordaindu behar izaten den bitartean, organikoagatik berriz (marroia) 54€. Horrela tonako 41€ aurrezten dira: astean 640€ , eta urtean 34.000€ inguru.

Bestetik, ikastetxeekin lanean hasita dago amankomunazgoa. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleen geletarako KIT bana banandu zaie hala eskatu duten ikastetxeei eta gainerakoengana ere laster iritsiko dira. Horrela, hamaiketakoan sortutako fruta eta hondakin organikoaren kudeaketa, kontenedore marroiaren bitartez egiten  trebatzeko aukera izango dute.

Sukaldariei ere, behar duten materiala banantzen ari zaie, sukaldean sortutako hondakin organikoaren sailkapen egokia egiteko. Herriko nagusien egoitzetako zuzendari eta sukaldariekin bilerak egiten ari dira amankomunazgoko ordezkariak, informazioa eta hobekien datorkien materiala banantzeko.

Otsailean denda, taberna eta jatetxeengana hurbilduko dira Lea Artibai amankomunazgoko hezitzaileak, etxeetara joan ziren bezala, informazioa eskaintzeko eta behar dituzten KIT-ak banatzeko.

Herritar eta enpresa sortzaile nagusiekin lanketa hau eginda, herrietako hondakin organikoen sortzaile nagusiekin lanketa egina izango du amankomunazgoak.

Poltsa organikoak doan banatuko dira

Foru Aldundiak emandako diru laguntza bati esker, herritarrek aurrerantzean poltsa konpostagarriak doan lortzeko aukera izango dute. Herritarrek poltsak lortzeko sistemari buruz kezka adierazi duten arren, laster martxan izango dela jakinarazten du amankomunazgoak.

Makina banatzaileak ipintzeko asmoa dauka amankomunazgoak eta eskualdeko herrien artean non eta zenbat ipini aztertzen ari da .

Herritarrek poltsa konpostagarriak bertatik hartzeko aukera izango dute, txartela erabilita.
Banaketa makina horien bitartez egiten da beste eskualde eta herri batzuetan eta bertan ondo baloratzen dutenez sistema hori, hemen ere horrela egitea pentsatu da.

Argibide gehiago (PDF 64KB)