Albisteak

 
Aurten eta aurreko ikasturteetan ere, arrakastatsua izaten ari da, izan ere Amankomunazgoko ikastetxe guztiek parte hartzen dute programan, beraz, eskualdeko gazte guztietara iristen da. Rakel Elu Bengoetxea lehendakariak azaldu duenez “Programaren oinarria prebentzioan datza. Lan izugarria baitago eremu horretan egiteko, batez ere, informazio egiatia ematen. Baina tamalez, badira jada adikzio arazo handiagoak dituzten gazteak eta esku hartzeko baliabideak ere garatu ditugu".

Proiektu honen helburu orokorra adikzioen inguruko erabilera ezegokiak edo gehiegizkoak, adikzioak erabiltzera bultzatzen duten faktoreak eta horren guztiaren ondorio kaltegarriak saihestea edo gutxitzea eta aldi berean babes faktoreak bultzatzea da.

Txostena ikusi (PDF; 1,22MB)