Albisteak

 

2018ko lehen zabor bilketa datuak jasota emaitza oso positiboak jaso ditu Lea-Artibaiko Amankomunazgoak. Organikoa bereiztearekin batera, errefusak behera egiteaz gain, gora egin dute papera eta kartoiaren, ontzi arinen, beiraren, olioaren eta traste zaharren sailkapenak.

Jasotako datuak 2018ko lehen hiruhilabetekoari dagozkio, eta 2017ko lehen hiruhilabetekoarekin alderatua ondorengoa ikus daiteke:

 

Azpimarratzeko datuen artean aurkitzen da errefusaren 246.691 kiloko jaitsiera egon dela. Kontuan hartu behar da ere, hainbat herritan urtarrilean oraindik inplantazio fasean zeudela, eta beraz, datu hauek norabide positiboa erakusten dutela eta hobetze bidean direla.

 

Bigarren hiruhilabetekoan sortzaile handiekin lanean ekingo dute: ikastetxe, taberna, jatetxe eta janari dendekin, konpromisoa handituz eta emaitzak hobetuz.

 

Rakel Elu Bengoetxea, amankomunazgoko lehendakariaren arabera “genituen aurreikuspenak betetzen doaz. Organikoa sailkatzeko erraztasunak jarrita, gainontzeko zaborraren sailkapena egitea errazagoa izan da herritarrentzat eta konpromisoa handituz doa. Ingurugiroaren errespetuarekin kontzientziatua dagoen eskualdea da Lea-Artibai, eta bide honetan sakondu behar dugu orain. Erronka da tendentzia honekin jarraitzea, eta emaitzak hobetuko direla espero dugu datozen datuekin”.