Lea-Artibai Amankomunazgoaren Aginte Erakundeak:
Batzar Nagusia: Amankomunazgoa osatzen duten udalerrietako alkate eta zinegotziek osatuta dago.
- Amoroto (ordezkari bat)
- Berriatua (ordezkari bat)
- Etxebarria (ordezkari bat)
- Gizaburuaga (ordezkari bat)
- Ispaster (ordezkari bat)
- Markina-Xemein (2 ordezkari)
- Mendexa (ordezkari bat)
- Lekeitio (3 ordezkari)
- Ondarroa (3 ordezkari)
- Ziortza-Bolibar (ordezkari bat)
Lehendakaria: Batzar Nagusiek eurek partaideen artean aukeratua.
Lehendakariordea: Batzar Nagusiek eurek partaideen artean aukeratua.