
Atseginez aurkezten dizugu Lea Artibai Amankomunazgoko web orria. Plataforma hau Lea Artibai Amankomunazgoko sail eta atal guztiek eskaintzen dituzten zerbitzu guztietara heltzeko sarrera izango duzu.
Pixkanaka, gure eskualdeko herritarrentzat, beste leku batzuetatik etortzen direnentzat, edota interesa daukaten guztientzat, eskualdeari buruz informazio interesgarria eta gehigarria izan dezaken orri bat egin nahi dugu; Web orrialde bat Amankomunazgoak eskumena daukan sail bakoitzaren informazio zehatza emateko.
Halaber, orrialde hau Lea Artibai eskualdeko sarrera bihurtzea daukagu helburu non pertsona guztiek Amankomunazgoko zerbitzu guztiak ezagutzeaz gain etengabe barneratzen joango garen informazio interesgarria jasoko duten orria.
Amankomunazgoko kide diren Udaletxeen web orrialdeetara loturak ere jarri ditugu, web orrialde propioa ez daukatenen kasuetan oinarrizko informazioa sartuz.
Apurka apurka orrialde hau hazten joatea espero dugu, eskualderako interesgarriak izan daitezken zerbitzu eta atalak gehituz.
Javier Abasolo Azcorra
Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakaria