Gizarte Zerbitzuak

 
Sarrera.
Eskualdeko erakunde desberdinen artean, Enplegu eta Formakuntza atalaren barne,
proiektu berri bat martxan jarri nahi da. Eta berria den neurrian, hasieran denboraldi
baterako dela esan behar da.
Akonpainamendu aktiboa, zer esan nahi du?
1. Pertsona menpekoei edo menpekotasun arriskuan daudenei, burua erabiltzeko eta
buruko eta gorputzeko gaitasunak bultzatzeko aukera eman nahi zaie (estimulazio
kognitiboa eta estimulazio motorea deritzona), euren bizi kalitatea hobetzeko
asmotan.
2. Pertsona menpekoen familia zaintzaileei arnas zerbitzua ematea, zaintzaileak
berarentzat denbora hartzeko aukera izan dezan.
Nola burutuko da proiektua?
Pertsona onuradun bakoitzak hilean 10 orduko zerbitzua izango du, aste batean 2 egun
eta beste astean 3 egun izango dituelarik. Zerbitzuak egun bakoitzean ordubeteko
iraupena izango du.
Estimulazio hori, horretarako kualifikatuko den pertsona batek emango du, bakoitzari
bere etxean, eta ahal den neurrian langile bera izango da. Proiektu honen kudeaketa
Bizitzen elkargoak eramango du.
Zerbitzua arratsaldez emango da, eta ordutegia zehaztuko da pertsonaren eskaria
kontutan izanda eta langilearen lan ordutegia aintzat hartuta baina beti ere 15.00etatik
20.00ak bitartean izango da.
Proiektuan parte hartzeko egin beharrekoak
1. Eskaria beteta laga Gizarte Zerbitzuetan.
2. Psikologo bat eskatzaile bakoitzarekin jarriko da harremanetan bere egoeraren
balorazio bat egiteko.
3. Psikologoak behin balorazio hori eginda, pertsona bakoitzari esango dio proiektuan
sartzen bada edo ez, egoera guztietarako agian ez baita aproposa izango proiektu
honekin hastea.
4. Apirilaren 2an emango zaio hasiera proiektuari, (horretarako baimena eman
beharko du zerbitzua jasotzen hasteko).
Eskaerak: non eta noiz?
Eskaera zure udalerrian, Gizarte zerbitzuetan aurkeztu behar da. Bidaltzen diguzun eskariorria
bete eta laga Gizarte Zerbitzuetan, martxoaren 7tik 15era bitartean.
Noiztik nora izango da proiektua?
Apirilaren 2an hasi eta irailaren 10 arte izango da.
Zerbitzu‐kostua
Hilero 10 € ordaindu beharko da (azken hilea izan ezik, 5 € ordainduko baita). Horrek esan
nahi du zerbitzu‐ordua 60 zentimo kostako dela eta beraz, ia 6 hilabeteko iraupena izango
duen proiektu honek, pertsona bakoitzari guztira 55 € kostako zaiola.

Eskaera (PDF 64KB)

Eskupapera (PDF 231KB)