
Zerbitzu publiko soziala da, etxean bertan ematekoa eta norbere etxean bizitzen laguntzeko da.
NORENTZAT da zerbitzua?
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko arazoak dituzten pertsona eta familientzat.
ZEINTZUK ZERBITZU eskeintzen dira?
Laguntza pertsonala, lagun egitea eta etxeko laguntza.
ZEIN da zerbitzuaren HELBURUA?
Onuradunen bizitza kalitatea hobetzea, beren zaintza, autonomia, garapen pertsonala eta gizarte harremanak indartuz.
NON eskatzen da zerbitzua?
Herritar bakoitzak bere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, udaletxean.
NORK ematen du zerbitzua?
Lea Artibai Amankomunazgoak
NON ematen da zerbitzua?
Honako udalerrietan: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.
Zerbitzua NOIZ
Astelehenetik ostiralera emango da, goizeko 7.00etatik 21.00etara.
Zeintzuk dira zerbitzuaren ONURADUNAK:
Bizikidetza unitatean, autonomia galdu dutelako zein galtzeko arriskua dutelako, beren eguneraoko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko eta beren ohiko lekuan geratzeko laguntza behar dutenak. Onuradunak zein etxeko laguntzaileak bere eskubide eta betebeharrak izango dituzte.
Zerbitzuan sartzeko BALDINTZAK:
EAEn urtebete aurretik erroldatua izatea eta eskaria egiten den udalerrian erroldatua izatea. Baita be, eguneroko bizitzako oinarrizko zereginak egiteko zailtasunak edo arriskuak izatea. Eskatutako dokumentazioa aurkeztea.