Gizarte Zerbitzuak

 

Zerbitzu honen helburua, sistema publikoko zerbitzu sozialek eta zerbitzu sozial espezializatuek kudeatutako dirulaguntza eskaerak bideratzeko herritarrei beharrezkoa den laguntza eskaintzea da.

Nori zuzendua

Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarreko udalerrietako biztanle guztiei.

Eskaintzen dituen zerbitzuak

Prestazio ekonomikoen izapidetzea: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan prestazio, laguntza, baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen da eta horien inguruko izapidetze- eta kudeaketa-lanak egiten dira. Hona hemen laguntza horietako batzuk:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarteratzea: Oinarrizko errenta eta gizarte-larrialdiko laguntzak.
  • Kotizaziorik gabeko pentsioak (erretiroa, baliaezintasuna).
  • Gizarte-ongizateko fondoko pentsioak (erretiroa, baliaezintasuna).
  • Gizarteratzeko laguntza bereziak (familiakoak, banakakoak).
  • Telelaguntzako zerbitzua.
  • Egoitzetako egonaldietarako laguntzak (behin betiko zein aldi baterako egonaldiak izan).
  • Eguneko zentroetako egonaldietarako laguntzak.
  • Emakumeentzat dauden laguntza, zerbitzu edo baliabideak izapidetzea.
  • Ezinduentzako prestazio ekonomiko eta sozialak.
  • Minusbaliotasuna aitortzea, e.a.

Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan