Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak gizarte-zerbitzuen sistemara heltzeko leihatila dira. Udal guztietan dagoz, udaletxean, eta bertan, gizarte-laguntzaileak herritarrei aholkua, balorazioa eta orientazioa eskaintzen deutsee, euren beharrak asetzeko egokienak diran programa, zerbitzu eta/edo baliabideen inguruan.
Zerbitzu honek biztanleen arteko berdintasuna sustatzen du, dagozan gizarte-eskubide eta baliabideak ezagutzeari jagokonez, eta horreek ez ezagutzean oinarritzen dan gizarte-bazterketa ekiditen dau.
Nori zuzendua
Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarreko udalerrietako biztanle guztiei.
Eskaintzen dituan zerbitzuak
- Informazioa: dauden baliabideak eta horrek eskuratzeko betekizunak ezagutarazten dira.
- Balorazioa eta diagnostikoa: adierazitako eskariari buruzko azterketa egiten du, behar errealak baloratze aldera. Beharrezkoa bada, izapide egokiak egiteaz bere arduratzen da.
- Orientazioa: planteatutako eskaerak eta beharren balorazioa aintzat hartuta, herritarra baliabide egokienera edo egokienetara bideratzen da.
Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan