Gizarte Zerbitzuak

 

Teleasiztentzia zerbitzua adinak ezintasunak, gaixotasunak, bakardadeak edo bestelako zerbaitek eraginda, gizarte osasun arriskutsuan dauden 60 urtetik gorako pertsonentzako eta ezintasuna daukan edozein adineko pertsonentzako berehalako laguntza eskaintzen duen zerbitzua da. Zerbitzua Eusko Jaurlaritzak eskaintzen du.

Teleasiztentzia zerbitzuak, telefonoaren bitartez, komunikazio hornikuntza eta informatiko zehatz bateri ezker, erabiltzailea bereziki prestatuta dagoen pertsonalarekin horniturik dagoen zentro batekin harremanetan jartzeko aukera ematen du, emergentzia edo beharrezko egoera horri erantzuna emanez, bai berak edo beharrezkoak izan daitezken baliabideak martxan ipiniz.

Teleasistentzia zerbitzua

Norentzat

Adinak ezintasunak, gaixotasunak, bakardadeak edo bestelako zerbaitek eraginda, gizarte osasun arriskutsuan dauden 60 urtetik gorako pertsonentzako eta ezintasuna daukan edozein adineko pertsonentzako eta hurrengo baldintzak betetzen dituztenentzat:

  • Bakarrik bizi direnak edo egunaren zati handi bat bakarrik egoten direnak.
  • Bakarrik bizi ez arren, edo egunaren zati handi bat bakarrik egon ez arren, gizarte osasun arriskutsuan dauden beste pertsona batzuekin bizi direnean.
  • Bere etxean telefono linea izan behar dute.
  • Teleasistentzia ekipoa, era zuzen eta egokian erabiltzeko gai direnean.
  • Bizkaiko herrialde historikoan dagoen herri batean erroldatuta eta bizitzen egon behar dira, eskaera egiterakoan eta gutxienez hiru urtez azken hamar urtetan, eta Europar Batasuneko nazionalitatea izan behar dute.

Baztertuak: Teleazistentzia zerbitzutik baztertuak izango dira, tresna era zuzen eta egokian erabili ezin duten edo zailtasun larria daukaten guztiak, gaixotasunak edo buruko ezintasunak eraginda

Ematen dituen zerbitzuak

Teleasiztentzia zerbitzua adinak ezintasunak, gaixotasunak, bakardadeak edo bestelako zerbaitek eraginda, gizarte osasun arriskutsuan dauden 60 urtetik gorako pertsonentzako eta ezintasuna daukan edozein adineko pertsonentzako da.

Teleasiztentzia zerbitzuak, telefonoaren bitartez, komunikazio hornikuntza eta informatiko zehatz bateri ezker, erabiltzailea bereziki prestatuta dagoen pertsonalarekin horniturik dagoen zentro batekin harremanetan jartzeko aukera ematen du, emergentzia edo beharrezko egoera horri erantzuna emanez, bai berak edo beharrezkoak izan daitezken baliabideak martxan ipiniz.

Teleasiztentzia zerbitzua gutxienez hurrengo prestakuntzen osaturik dago:

  • Erabiltzaileen etxeetan kokatuta dauden tresnen instalazio eta mantenua.
  • Erabiltzailea gerta daiteken larrialdi egoeretan arreta berezia (osasunari lotuta edo bestelakorik: sua etxean, lapurreta e.a.) beharrezkoak izan daitezken baliabideak martxan jarriz.
  • Erabiltzailea egon daiteken premia sozialetan, arreta eta jarraipena etxeetako zaintza edo unitate mugikorren bitartez (krisi pertsonalak, bakartasuna, estutasuna, medikua behar ez duten erortzeak e.a.)

Zerbitzuaren helburua

Zerbitzuaren helburu nagusia, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea da, segurtasun eta autonomia sendotuz.

Helburu zehatzak

  1. Laguntza: Beharrezkoa den berehalako laguntza ematen du, erabiltzaileak larrialdi egoeran aurkitzen direnean.
  2. Lasaitasuna: Beharrezko premiez gain, erabiltzaileari beste egoeretan ere jaramon egingo zaiola ziurtatzen zaio, naiz eta larrialdi egoera ez izan, lasaitasuna eta segurtasuna emanez bere egunerokotasunean.

Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan