Zainduz egitarauak Bizkaiko Foru Aldundiareko Gizarte Ekintza Sailaren eta Lea Artibai Amankomunazgoaren arteko lankidetza hitzarmena dauka. 2007tik hasita indarrean dirau eta ondorengo hau garatzeko da: Autonomia pertsonala sustatzeko jardueren bidez, boluntariotzaren bidez eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako laguntza psikosozialaren bidez familia barruan mendetasunari laguntzeko programa da.
Programa familia barruan mendetasun-egoerei laguntza emateko eta mendetasuna duten adinekoen zaintzaileei laguntza emateko sortu da. Horretarako, prestazio eta gizarte zerbitzuak daude, eta haien helburua da, batetik, zaintzaren kalitatea hobetzea, eta, bestetik, zaindutako pertsonak bere inguru social eta familiarrean jarraitzea.
Helburuak
- Mendetasunaren sorrera prebenitzea eta, ahal den neurrian, hura larriagotzea edo areagotzea atzeratzea, teknika edo programa psikosozialen bitartez.
- Jarduerak sustatzea gizartea sentsibilizatzeko mendetasuna duten adinekoen zaintzaz.
- Laguntza espezializatua eta hurbila ematea mendetasuna duten adinekoak zaintzen dituzten senitartekoei.
- Mendetasuna duten adinekoek euren familian eta gizarte-ingurunean geratzea sustatzea.
- Modu koordinatuan eta eraginkorrean erabiltzea Bizkaiko Lurralde Historikoan mendetasuna duten adinekoei eta haien familiei laguntzeko dagoen gizarte-baliabide multzoa.
Programaren hartzaileak
Lea Artibai Amankomunazgoko udalerriren batean erroldaturik dauden herritarrak orokorrean, eta, bereziki, mendetasuna duten adinekoak eta familia zaintzaileak.