
Zerbitzu honen helburua gizarte-bazterketako arazoak sor daitezkeen egoeretako batzuk konpontzea da.
Gizarte-bazterketa nagusi denean edo hori gertatzeko arriskua dagoenean, gizarteratzea lortzearen alde lan egiten da, gizarteratze-prozesu oso, sistematiko, dinamiko eta parte-hartzailearekin, egitarau eta prozesu sozio-edukatibo, enplegu eta formatiboen bitartez; bertan lantzen dira banaka eta talde txikietan lan eta gizarte trebetasunak eta baita be, behar dituzten baliabideak gizarte-bazterketa egoera gainditzeko.
Nori zuzendua:
Baliabide ezagatik, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko onuradunei edo/eta baita be, gizarte larrialdietako onuradunei edo gizartean baztertuta dauden edo egon ahal diren pertsonei zuzenduta dago.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Banakako diagnostikoak.
- Orientazio pertsonalizatua.
- Hitzartutako bideak: Gizarte-laguntza, laguntza psikologikoa, hezkuntza-laguntza, etxebizitzarako laguntza, osasun-informazioa, prestakuntza-enpleguaren inguruko orientazioa.
- Jarraipena eta balorazioa.
- Lan-orientazioa.
Informazio gehiago Gizarteratze zerbitzuan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.