Gizarte Zerbitzuak

 
Emakumeen aholkularitza zerbitzua Zerbitzu honen eginkizun nagusia Gizarte-gaietan lege aholkularitza ematea da.

Gai horren barruan batez ere, Familia gaiekin erlazionatutako arazo eta kezkak jaso eta bideratzen dira, horien barruan ondorengo hauek: banaketa eta dibortzio gaiak, banatuta dauden pertsonei dagokien pentsioen erreklamazioa, ahaideen arteko elikagai erreklamazioak, seme-alaben jagoletzak, bisitak, ezgaitasunak, herentziak, e.a.

Baita be, etxeko indarkeria edo ta genero indarkeriarekin erlazionatutako emakumeei ere arreta ematen zaie zerbitzuan eta neurri txikiagoan bada ere, lege aholkularitza eskaintzen da gizarte laguntzekin erlazionatutako gaietan, hala nola, Menpekotasun Legearen inguruan sortzen diren errekurtsoak bideratzeko, e.a.

Nori zuzendua:

Amankomunazgoa osatzen duten udalerrietako biztanleei.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Lege-aholkularitza familia gaietan.
  • Doako justizia tramitazioa.
  • Banatze eta dibortzio prozesu judizialetan izapidetzea eta aholkularitza.
  • Etxeko indarkeria eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeentzako aholkularitza eta gai horren jarraipena.

Informazio gehiago Aholkularitza juridiko zerbitzuan eta Udaletxeetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Kontaktua

Gizarte gaietako saila

Patrokua Jauregia

Xemein etorbidea, 13

48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tf.: 94 616 85 58

Faxa: 94 616 92 78

Helbide elektronikoa: ongizate@lea-artibai.org

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.