Gizarte Zerbitzuak

 
Familia zerbitzuak

Zer da Familia eta Adin Txikikoen Heziketa Zerbitzua?

Hezitzailez osaturiko lan talde baten esku dagoen zerbitzu bat da (GHET: Gizarte eta Hezkuntza Esku-hartze Taldea). Laguntza eta orientabidea eman ahal dizu zure bizitzako une zehatz batean era profesional eta diskretuan. Gainera zerbitzu hau doan da.

Famili osoarentzat laguntza eskaintzen du. Baina, batez ere seme-alabek hezkuntza, familia eta gizarte garapen egokia izan dezaten.

Nola jarri harremanetan?

Hezitzaileen taldea (GHET), Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetan dagoen errekurtso bat da. Bertatik adin txikiko eta hauen familiei zuzendutako hainbat programa kudeatzen ditu.

Lan ildoak:

Familia eta adin txikikoekin:

  • Banakako esku-hartzea (Familia guztiarekin, adin txikikoarekin bakarrik, gurasoekin bakarrik ...)
  • Taldeko esku-hartzea ( Ikasleekin, Amankomunazgoko gazte taldeekin, kultur taldeekin ...)

Adin txikikoekin lan egiten duten profesional ezberdinekin:

  • Taldeko esku-hartzea (Irakasle, Aholkulari, Orientatzaile, begirale ...)
  • Orientazio puntuala egoera zehatz bati aurre egiteko
  • Etengabeko koordinazioak profesionalekin adin txikikoen ongizatea bermatzeko

Informazio gehiago Familia eta Adin Txikikoen Heziketa Zerbitzuan eta Udaletxeetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Kontaktua

Telefono eta helbide elektroniko guztiak hemen.