Gizarte Zerbitzuak

 

Nori zuzenduta:

Gizarte zerbitzuetan esku hartuko den familia eta adin txikikoei zuzenduta dago.

Zerbitzuan eskeiniko dena: Prestazio psikosoziala. Horrek esan nahi du bai banako bai familiako balorazio psikosoziala egingo dela, baita be atentzio psikosoziala eta azkenik, asesoramendua profesionalei.

Zerbitzu honek esku hartzeko gizarte langileak deribatuta izan behar da beti eta gizarte arloan esku hartuko diren adin txikiko eta familia-egoerak izango dira.

Egutegia eta ordutegia:

Hamabosteroko zerbitzua izango da, hau da, hilean 2 egunetan, eta egun bakoitzean 4 orduko zerbitzua emango da, batean goizez (9:00-13:00), bestean arratsaldez (15:00-19:00).

Informazio gehiago

Udaletxeetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.