Ondarroa eta Markina Xemeingo herrietan, eta baita Lea Artibai Amankomunazgoa osatzen duten eta plenoaren erabakiz txakurren bilketa eta zainketa zerbitzua Amankomunatzea erabakitzen duten guztietan ere.
Egiten diren zerbitzuak honakoak dira:
- Udaleko baimendun langileek atxikitutako txakurren bilketa, edo kontratatutako enpresako langileek eginiko txakur arrapaketa.
- Urriaren 29ko 6/1993 legearen 16. Artikuluak animalien babesari buruz adierazten duen moduan, txakurren mantenimentdu eta zainketa kontratatutako enpresan.
- Urriaren 29ko 6/1993 legearen 17. Artikuluak animalien babesari buruz adierazten duen moduan, animalien azken zoriaz arduratu.
Zerbitzuaren ezaugarrien laburpena:
- Bilketa Udaltzaingoaren deia jaso eta hurrengo 120 minuturen barruan.
- Txakurrak behar bezala egokitutako ibilgailuan mugitu.
- Animaliaren esagutza TXIP bitartez eta udaltzainei abisatu.
- Estrusionatutako pentsuan, adinean eta egoera fisikoan oinarritutako elikadura.
- Urriaren 29ko 6/1993 legearen 18. Artikuluak animalien babesari buruz adierazten duen moduan, animaliaren egonaldian albaitariaren kontrol eta asistentzia.
- Urriaren 29ko 6/1993 legearen 18. Artikuluak animalien babesari buruz adierazten duen moduan, atxikitutako animalia bakoitzeko banakako fitxa eta sarrera liburuan inskripzioa.
- Bisita ordutegia 2 ordu (6-8 arratsaldez).
- Jaberik gabeko animalientzat toki egokia bilatu.
- Adopzioan ezin eman ezkero, eutanasia egiteari jardungo zaio, gaur egungo arautegiarekin bat eginik, eta hildako gorpua era egokiak kudeatu Urriaren 29ko 6/1993 legearen 17. Artikuluak animalien babesari buruz adierazten duen moduan.
- Honez gain, hileroko eta urteroko txostenak lantzen dira burututako ekintzekin.