Lea-Artibai eskualdeko natur gune interesgarriak
Komunitateko toki interesgarriak
Lea Ibaia.
Artibai Ibaia.
Ehizarako erreserba
Leako padura
- EAEko naturgune garrantzitsuen katalogo irekian barneratutakoak.
Otoioko mendi eta itsaslabarrak
Leako itsasadarra
Ondarroako eta Mendexako itsasertzeko ibarrak.
Oiz mendia
Itsasertza
Portuko erreka
Leiabeko artadia
Iluntzar mendia: Belardi eta Artadiak
eartzandi eta Zapolako mendiguneak
Buzterrigaingo iparrekomedi mazela
Lea Artibaiko kobazuloak, leizeak eta dolinak
Artibairen ibaiadarrak:
Urko eta Urkaregi
Amallo
Learen ibaiadarrak:
Muxo-Urio
Ballestegi-Zulueta
Hurrengo jauregien lorategi, zuhaizti eta oihanak:
Munibe
Murga
Zubieta
Beste guneak
Lea Artibaiko eskualdean, gainera interes handia daukaten babestu eta hobetu beharreko natur gune asko daude, guk oinordetzan hartu ditugun gune hauek, hurrengo belaunaldiari egoera berdinean edo ahal izan ezkero egoera hobean uzteko.. Ondoren aipatzen diren gune hauek, epe laburrean eta arrazoi ezberdinengatik, bai azaleratze geologiko paregabea osotzearren, bai landaredia aberatsa izatearren, edo bakarrik egoera natural onesgarri baten egotearren, Lea Artibai eskualdeko ondare naturalaren eta kulturalaren parte izan beharko lukete. Babes hau lurzoruaren katalogazioa aldatuta lortu daiteke, erabilera publikoduna, olgetarako parkea, babestutako ekosistema, interesdun guen naturalistikoa edo legegintzari dagokion indarrean dagoen beste edozein katalogaziokoa.
Ogellako hondartza eta Otoio mendiko artadi eta itsaslaparra.
Ogellako marearteko harrizabalunaren, Otoioko itsaslaparraren eta Antzoris (Santa Katalina) puntaren babesa. 89 suteen ondoren erretako Otoioko kantauriar Artadiaren birsorkuntza eta babesa, mugaketa legez 200mko kota hartuta. Erabilera didaktiko eta turistikoa.
Berezitasuna: Belatz handia, katajineta, basa katua, karrabaso morttoduna, untxia. Babeslekua, ehizarako espezien girotzeko gunea.
Lea errekaren bokalea, padura, Lumentxa mendia eta Lea itsasadarra.
Paduraren babesa eta basoaren birsorkuntza bere ertzetan. Lumentxa mendiaren babesa. Itsasadarraren ertzetako hobekuntza eta babesa Burdinolararte. Berezitasuna: Itsasertzetako landaredia, Martin arrantzalea, bisoia eta lezkaria.
Lea ibaiaren urertza eta bere ibaiadarrak Zulueta-Izalatxo eta Muxo-Urio.
Ondo egituratutako urertzeko basoa Ugaran-Gizaburuaga-Bengolea inguruan, Urertzeko basoa Izalatxo-Zulueta ibaiadarrean. Sequoia baso paregabea. Berezitasuna; Urertzeko basoa. Bisoia, Martin arrantzalea, ezkailua.
Iluntzar-Galarregi mendigune karstikoa.
Mendi larretako ekosistema, pagadiak, hariztiak eta Artadiak. Kobazuloak eta barrunbe karstikoa.
Buzterriganeko iparreko hegala.
Baso misto eta kantauriar Artadia. Eskualdeko baso misto lurrazal handiena.
Bedartzandi-Urregarai-Zapola-Goierri
Harkaitzei eta mendi larrei lotutako ekosistema naturalak. Kobazuloak eta barrunbe karstikoa.. Pagoa, harkaitza, babeslekua.
Oiz
700m kota gainetik pagadia. Leako eta Artibaiko goi-ibarrak (Padrobaso, Marraio, Parboko erreka, Markola, Axpe, Txuibiko, Ilunpe-Aranbaltz, Artibai, Narrusteg). Berezitasuna: mirotz zuria, orkatza, uretako zozoa.
Kalamua
Interes paisajistikoa. Urko eta Urkaregiko iturburuak diren goi-ibarrak.
Artibai ibaia eta bere ibaiadarrak
Urertza eta bereziki Urkaregi, Urkoko tartea, Markina-Ubilla, Amalloa Armitei ibaiadarra, plazakola-Andonaegi, Armitei ibaiadarra, Plazakola-Andonaegi, Okola eta Aizkibil-Elorrai ibaiadarren gunea.
Artibaiko bokalea, Aieri, Errenteria eta Zaldu inguruak
Errenteriako Padura eta Artadia, Zaldu errekaren padura eta ubidearen ertzetik ibiliz, aisialdirako eta paseatzeko gunea.
Itsasaldea
Interes paisajistikoa, Kantauriak artadia, ibaien ibarbideak eta mareen itsaslabarren ekosistema, Lea Artibaiko itsaertze guztiaren zehar.
Portuko erreka
Urertzaren bazterrak. Berezitasuna: Iratze subtropikal espezieak.
Kobazuloak eta barrunbe karstikoak
Barrunbe nagusienak hauek dira:
- Lezate Kobakoburu
- Karakosta Okamika
- Urgitxi Ezuneta
- Laiz Abita
- Trakamail Armiña
- Lamiña Atxurra