Ingurumen saila

 

Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromezu bat da (ikasleak, irakasleak, irakaskuntzakoa ez den pertsonala eta gurasoak) ingurugiroaren kalitatearen inguruan, eta hezkuntza zentruaren eta bere inguruaren iraunkortasunean lan egiteko. Honek, inguruaren aurkikundearen interesa, bidegabea denaren transformazioaren desira eta denon oraina eta etorkizunaren alde lan egin eta konpromisoa hartzea, suposatzen du.

Hiru osagai nagusi ditu:


a) Zentruaren eta bere inguruaren ingurumen iraunkortasuna
b) Kurrikulumaren berrikuntza.r
c) Komunitatearen parte-hartzea


Metodologia y antolaketa

 

Eskolako Agendaren ezarpenaren prozesua hu da:


1. Udalak Tokiko Agenda 21aren bitartez, ingurumen kudeaketan parte hartzera gonbidatzen ditu..

2. Zentruak klaustroaren bitartez, Eskolako Agenda 21ean parte hartzea erabakitzen du.

3. Irakasle, ikasle eta gurasoz osatutako zentruko ingurumen komitea antolatzen da, eta honek diagnostikoa egin eta foroetan garatzeko proposamenak lantzen ditu.. Diagnostikoa, eraginkortasuna eta lan erraztasunagatik, gai konkretu batetaz aritzn dira (energia, hondakinak, mugikortasuna, biodibertsitatea). Eskualdeko zentru guztietan gai berdina izatea gerta daiteke.

4. Eskolako Agenda 21, herri foroa antolatzen da, eta bertan herriko zentru guztiak parte hartzen dute, eta berau izango da beranduago udalari udalerrirako hobekuntzak proposatuko diona

5. Eskualdeko ingurumen komitea antolatzen da, eta eskualdeko zentru guztietako Eskolako Agenda 21eko koordinatzaileak (irakasleak), CEIDA laguntza teknikoa ematen eta erakunde koordinatzailea bertaratzen dira. Foro honetan erabakitzen dira zentruetako diagnostikoetan erabiliko diren gaiak.

6. Aukeratutako gairi lotuta, zentruaren ingurumen diagnostiko bat lantzen da, eta honen arabera ekintza plan bat, dagozkion indikadoreak eta ekintza lerroak ere.

7. Ekintza plana oinarritzat hartuta, kudeaketa neurriak, kurrikulum jarduerak eta komunitateko ekintzetan parte hartzea, antolatzen dira, landutako arazoari erantzuna emateko eta hasierako diagnostioa hobetzeko.

8. Urteko ingurumen memoria idazten da eta Udal foroan aztertzen da (ekintzei lehentasunak ematen zaizkie) eta herrian eta eskola inguruan hartu beharreko neurriak aurkezten zaizkio udalari. Horretarako, komiteak edo udal foroak, plenoan idatzi bat aurkezten du posible izan daitezken ekintzak zehazteko.

9. Eskolako Agenda 21ª, balioztatuta eta eguneratuta kurrikulum proiektuetan barneratzen da.


1. Eskolako Agenda 21 Lea Artibain.

Lea Artibai eskualdeko eskolako agenda 2003-2004 kurtsoan hasten da. 3 udalerrietako 8 zentruk, beraien zentruetan programa martxan jartzea hitzematen dute:

 

    • Ondarroa: Zaldupe, Zubi-zahar, Txomin Agirre eta Bigarren hezkuntzako institutoa
    • Lekeitio: Eskola publikoa, Azkue ikastola y Iturriotz institutoa (hau eta Ondarroako institutoa zentru berdina dira, baina egoitza birekin)
    • Markina Xemein: Berakruz ikastola.


Autatutako gaia Energia izan zen. Erakunde koordinatzailea CEIDAz gain Lea Artibai Amankomunazgoa delarik.

Esperientzia guztiz baikorra da baina, programa berri bat denez, hurrengo kurtsoan, 2004-2005, gai berdina tratatzea erabakitzen da, aurreko kurtsoan zehaztutako ekintzak martxan jartzeko asmoz.

2005-2006 kurtsoan , hondakinen gaia lantzea erabakitzen da, eta hasierako 8 zentruez gain beste 4 gehitzen dira:

 

    • Markina-Xemein: LHZ, Bekobeta LH eta Bekobenta DBH
    • Aulesti

 

Aurtengo kurtsoan hondakinen gaia lantzen jarraitzen dute, eta dagoeneko beste 3 zentru gehiago apuntatu dira:

 

    • Amoroto: Amorotoko eskola
    • Munitibar: Munitibarko eskola
    • Ispaster: Ispasterko eskola

 

Gaur egun, jadanik, 15 eskola dira Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen dutenak.

2. Landutako esperientzia eta ekintzak

Zentru bakoitzak bere aldetik eramaten dituen ekintzetaz aparte, erakunde koordinatzaileak lantzen diren gaiekin lotutako ekintza eta esperientziak garatzen ditu:

 

      • Energia: Energia berriztagarrien irteerak
      • Hondakinak: Hondakinen irteerak
      • AZTERKOSTA
      • IBAIALDE