Ingurumen saila

 

Tokiko Agenda 21a, lurraldean edo eta herrian epe erdi eta luzean garapen iraunkorra lortzeko administrazioaren, herritarren eta tokiko ordezkarien artean adostutako estrategiez osatuta dagoen txostena da.

Tokiko Agenda 21a, tokiko erakunde ahaldunek, komunitatearen garapenaren onerako, bultzatu eta garatutako inguruneko ekintza plan bat da, udalerriaren ingurumenaren, alde sozialaren eta ekonomikoaren hobekuntzarako jardungo duen konpromiso bat da

 

Ezarpena eta metodologia

 

Tokiko agenda 21 bat ezartzean hurengo eskema jarraitzen da

a) Aurre fasea. Prosezuari buruzko herritarren arteko informazioa eta motibazioa, era guztietako kanpaina bitartez, bai herritarren artean bai politikarien artean.

b) Iraunkortasun diagnosia lantzeko fasea: Ingurune naturalari, eremu sozioekonomikoari eta alde sozioestrukturalei edo ingurune bektorei dagokionez, gaur eguneko herriaren egoeraren azterketa egin

 

    • Diagnostikco kualitatiboa. Udalerriaren egoeraren komunitatearen pertzepzioa zehaztu, elkarhizketa irekiak, herritarrei egindako inkestak eta herritarren partehartzearen beste bide batzuen bidez
    • Diagnostiko teknikoa. Fase honetan, ikertu behar diren ingurune bektore bakoitza eta alde sozioestrukturalak aztertu eta interpretatzen dira, horretarako, lekuko aldizkako bisitak egiten dira, erakundeetatik herriari buruzko mota desberdineko informazioa bilduz, herriaren inguruko ezaugarriak eta hauen egoera identifikatuz, eta gune intenresgarriak bisitatuz, halanola hondakinen tratamendu zentruak, ur hondakin tratamendu enpresak, enpresa, kooperatiba, mendi elkarteak eta naturguneak.

 

c) Tokiko ekintza planaren lantzea

Ekintza planaren garapenerako, jardueren lerro estrategikoak zehazten dira, hauek ekintza eremu eta lan esparruetan oinarritzen dira, eta bertan helburu orokorrak zehaztu eta ekintzak, planak eta programak garatzen dira.

Zehaztutako Ekintza lerro estrategiko bakoitzak, helburu generiko bat edo batzuei erantzuten dio, eta hurrengo faktoreak kontutan hartuz zehazten da:

 

    • Herri diagnostikoaren ondorioak.
    • Arriskuen azterketa
    • Tokoko edo eta eskualdeko garapenerako planak
    • Baliabide ekonomikoen, teknikoen eta gizabaliabideen erabilgarritasuna, eta baita ere diru-laguntzena.

 

Ekintzen lerro estrategikoak zehaztu ondoren, bakoitzaren helburuen lorpena ekintzen programaren bitartez ekiten da, horrela helburu bakoitzarentzako ekintza programa bat proposatzen delarik (geroago programa bakoitza proiektu edo ekintza zehatzen osatuta dago). Guztien balioztapena egiten da, lehentasunak ezarriz gauzatzeko orduan. Proiektuen balorazioa, hurrengo motatako irizpideak kontutan hartuta egiten da:

 

    • Ingurune ikuspuntuaren garrantzia
    • Gizartearen eskaria
    • Ondorio ekonomiko eta sozialak
    • Martxan ipintzean inplikatuta dauden ahaldunak.
    • Gauzatzeko beharrezko denbora.
    • Beharrezko inbertsioen aurreikuspena.
    • Azkenean, karakterizatu beharreko planeko ekintza guztiak agertzen diren txosten bat egiten da.

 

d) Adierazle sistema eta jarraipena

Herria dinamikoa denez eta eboluzionatzen duenez, Ekintza Plana neurri berdinean eguneratzea beharrezkoa da. Horregaitik, udalerria garapen iraunkor baterantz abiatzen dela, eta Ekintza Planaren barruan garatutako proiektuak, betebeharreko helburuak lortzen dutela ziurtatu behar da..

Adierazleak deitzen diren balore nagusien erabileraren bitartez, jarduera bakoitzak betebeharreko helburuak lortzen dituen ikusten da. Horrela, lortutako emaitzak ebaluatuz, Ekintza Planean barneratu beharreko jarduera berriak proposatu ahal dira, prozesuaren berrelikadura bat lortuz

e) Herritarren parte hartzea eta komunikazioa

Herritarren parte hartzea ezinbesteko elementu bat da Tokiko Agenda 21aren garapenerako. Inplikatuta dauden sektore desberdinen parte hartzeak beharrezko baliabide bi eskaintzen ditu:

 

  • Agenda 21aren esparruan, ekintza potentzialak ziurtatzeko beharrezko ikuspuntu eta informazioa..
  • Ordezkari sozioekonomiko, estruktural eta ingurumeneko ordezkari desberdinen kontzientziazio aurrerakoia, helburu berdinen partaide eratzen diren heinean.

 

Horretarako, herriaren alde bakoitzaren eta gertuko ingurukoen ordezkarien segidako eta planifikatutako iritzi eta eztabaidak jaso behar dira, inplikatutako alderdien onura bereziak zehaztuz. Kontutan izateko hurrengo antzeko tresnak erabiltzen dira:

 

    • Elkarrizketa sakonak. Elkarrizketa honetan, galdetegi normalizatu baten bidez, Tokiko Agenda 21 proiektuarekin erlazionatuta dagoen informazio guztia biltzen da, honela ondorio fidagarriak atera daitekelarik.
    • Herriko inkestak. Herritarren iritziak esagutzeko Auzoetako inkestak egiten dira. Biztanleriaren lagina, herri osoaren adierazgarria izan behar da.
    • Iraunkortasun foro baten konztituzioa. Herritarrek sumatutako behar eta arazo errealistenak identifikatzeari dagokionez, herrian inplikatutako ordezkarien parte hartzea beharrezkoa da, eta baita ere irtenbideen proposamenetan parte hartzeko, interesgarria da, , Udalerriko alde interesatuez osatuako Iraunkortasuneko foroa edo Agenda 21eko komisioa sortzea.

 

Garrantzi gurxiagokoa ez den beste helburu bat, Tokiko Agenda 21aren diseinu eta ezarpen lanen jendarteratze zabal bat lortzea da, inplikatutako alderdi gehienen artean. Horretarako, fase bakoitzaren egoeraren berri herritarrei luzatzeko ezinbestekoa da komunikazio kanpainak diseinatzea