Zuzendaritza Nagusiak betetzen dituen zereginak:
Lehendakaritza: Amankomunazgoaren ordezkaritza nagusia da biztanleentzat eta erakundeentzat.
Administrazio Zuzendaritza: indarrean dauden legeen kontrola egiten du eta Lehendakaritzari laguntza juridikoa eta ekonomikoa ematen dio bere helburuak bete ahal izateko.
Jendeari erantzuteko zerbitzua: herritarrek zein udalek egindako eskaerak jasotzen ditu.
Eskualdeko lehen sektorea sustatzeko 4 azoka antolatzen ditugu: Zuhaitz eta Landare azoka, Kontserba azoka, Urriko azoka nagusia eta Santo Tomas.
Eta gainera:
- Giza baliabideen gestioa
- Aurrekontuaren gestioa
- Interbentzioa eta diruzaintza
- Ondasunen inbentarioaren gestioa
- Batzar Nagusi eta Informatzailetako idazkaritza
- Kontratazio administratiboa
- Erantzukizun patrimoniala
- Dokumentazioaren sarrera eta irteeren gestioa
- Espedienteen gestioa eta behin betiko artxiboa
- Datuen babesa
- Kexak eta iradokizunak